Sep 182012
 

Janarietan aurki dezakegun zuntza bi motatakoa izan daiteke. Zuntz disolbagarriek (pektinak, gomak eta muzilagoak) urarekin nahastean likatasun handiko gelak osatzen dituzte. Frutak, barazkiek eta lekek mota horretako zuntza dute. Disolbagarriak ez diren zuntzek, aldiz, (zelulosa, hemizelulosa eta lignina), ez dute urik xurgatzen. Batik bat zerealetan eta fruitu lehorretan aurki ditzakegu. Zuntzak, idorreriaren aurka eraginkorra izateaz gain, hainbat onura ditu:

  • Zuntz disolbagarriak gehiago betetzen du, urdaila husteko denbora luzatu egiten du, eta janari-boloa nabarmen handitzen du.
  • Odoleko kolesterol-maila jaitsi, janarietatik lortzen diren koipeak xurgatzea zaildu, eta behazuneko gatzak kanporatzen laguntzen du.
  • Glukosa xurgatzea zailtzen du, eta, ondorioz, odoleko gluzemia kontrolpean edukitzen laguntzen du.
  • Hesteetako bakterio onuragarriak ugaritzen ditu, eta kaltegarriak kanporatzen laguntzen du. Continue reading »
Jun 012012
 

Sesamo hazien olioa, findu gabea eta lehenengo presioa hotzean. Bere zapore ona eta propietate terapeutiko eta kosmetikoengatik balio asko duena.

Kolesterol gabea. Odolean kolesterol maila jaisten laguntzen du.Babeserako balio handia duen lezitina dauka, antidepresiboa da; aktibitate intelektualei laguntzen die eta memoria hobetzen du.

Ikusi: Aceite de sésamo

 

May 102012
 

Sorry, this entry is only available in Español