Nov 062012
 

• Aurreneko 4-6 hilabetetan amagandiko edoskitzea mantendu iturri nutrizional bakar bezala.

• Zumoa %100 sartzeko itxaron 6.hilabetera arte; bere kontsumoa ez dadila 114-171 g/eguneko baino gehiagokoa izan; zumoak katiluan bakarrik eman, ez erabili biberoia.

• Betetze seinaleei kasu egin eta ez gain-elikatu; bularreko haurrek eta haur txikiek badakite nola erregulatu eguneko kaloria ingesta; gogorik ez badute ez behartu jatera. Normalean jatordutik jatordura kaloria beharra aldatzen joaten da.

• Janari osasuntsuak sartuz joan eta gehiagotan eskaini aurretik errefuxatuak izan badira; kaloria gehiago sartzeko asmotan, ez eman balore nutrizional gabeko janaririk.

Oct 152012
 

Elezahar batek dio Etiopiako monje batek landare bat aurkitu zuela. Landare hura kontsumitu ondoren, orduak eta orduak ematen zituen monje hark otoitz egiten. Gainera, ez zen nekatzen. Kafea zen monje hark hartu zuen landarea. XVI. mendean iritsi zen kafea Europara, Siriatik barrena. Egun, mundu osoan hartzen da. Continue reading »

Oct 042012
 

 

UDAZKENEKO ELIKAGAIAK

-Zuri-berdeak: garbigarri, digestio-laguntzaile eta odol-zirkulaziorako onak dira.

Azenarioa, arbia, tipula, aza, kalabaza, apioa, porrua, algak, pepinoa, errefraua, maxusta, ahabia eta mahats zuria.

-Egosketa: erregosia eta bapore luzeak.

-Zapore: Pikantea. Lasaigarria da maila psikikoan. Maila fisikoan toxinak kanporatzen laguntzen du eta zirkulaziorako ona da.

-Zerealak: arroz integrala.

-Lekaleak: soja eta babarrun zuriak.

-Ekidin: hirugiharra, azukrea, esnekiak eta irin finduak.

UDAZKENEKO FRUITU NAGUSIAK

-Fruitu lehorrak:

Intxaurrak, urrak, gaztinak eta ezkurrak.

-Frutak:

Mahatsak, naranjak, piña, sagarrak eta udareak.

-Udazkeneko beste fruitu batzuk:

Kalabaza, artoa eta perretxikuak.