Sep 122012
 

Kirola egin ondoren, elikadura egokia izatea behar-beharrezkoa da indarrak berreskuratu nahi badira; desorekak ekidin eta kirol etekina optimizatzeko

Jarraitu irakurtzen gaztelaniaz: HEMEN

May 172012
 

Sorry, this entry is only available in Español

May 132012
 

Neurriz egindako ariketa fisikoak, onura asko dauzka, horien artean, honako hauek dira aipagarrienak:

  • Linfa-sistema aktibatzen du, gure barruak garbitzen lagunduz.
  • Barruko beroa ateratzen laguntzen du: batez ere izerditu eta hotza aplikatu ondoren.
  • Hezurren dentsitatea handitzen du: zahartzarorako aseguru bat da.
  • Giharren indarra eta malgutasuna hobetzen ditu.
  • Gehiegizko likidoak kanporatzen laguntzen du.
  • Odol-zirkulazioa aktibatzen du.
  • Bihotza eta biriken kapazitatea handitzen ditu.
  • Ariketa fisikoak denboran irauten badu, gehiegizko kiloak galtzen laguntzen du.
  • Bizitasuna hobetzen du eta immunitate-sistema aktibatzen da.
  • Ehunak uzkurtzen ditu.
  • Adimena esnatu eta  diziplina ikasten du. Kontzentrazioa eta arreta gaitasuna handitzen dira.
  • Endorfinen produkzioa suspertzen du, ongizatearen droga naturalak.

Ariketa fisikoaren gogobetetze eta onurak lortzeko, elikadurak ondo orekatua izan beharko luke eta gure gorputzari, leunki funtzionatu eta makina erre ez dezan, erregai egokia eman beharko diogu.

Erregaia

Zelula muskularrek, beraien ekintzetarako behar duten energia, dietaren bidez lortutako eta gorputzean gordetako funtsezko elementuetatik lortzen dute.

Jakina da, ariketa garaian proteinek ez dutela substratu energetiko gisa funtzionatzen; kirol jarduerak egiterakoan beraz, karbohidratoak eta gantzak izango dira gehien erabiliko direnak.


May 132012
 

Gosaria: eguneko energia osotik %25a.

Bazkaria: eguneko energia osotik %25a.

Afaria: eguneko energia osotik %25a.

Hamaiketakoa eta merienda: %10-15 (bakoitzak).

 

Jatordu bakoitzak izan behar dituen elikagaien taula:

 

  • Gosaria:
    • Azukreztatutako edaria, esnekia, ogia (biskote, gaileta…), fruitu lehorrak eta fruta.
  • Tartekoak:
    • Azukreztatutako esnekia, ogia (biskote, gaileta…),fruta y edaria.
  • Bazkaria:
    • Fruta
    • Haragia edo gazta edo urdaiazpikoa
    • Arroza edo dilistak edo patatak edo pasta edo baliokidea
    • Barazki berdeak
    • Esnekia
    • Ogi integrala
    • Edaria
  • Afaria
    • Barazki zopa
    • Haragia edo arraina edo arrautza
    • Barazki berdeak (lehiaren aurreko 3 egunetan arroza edo pastaz ordezkatu)
    • Fruta
    • Esnekia
    • Ogi integrala
    • Edaria

Egun hauetan debekatuta:

  • Haragiarekin egindako eltzekoak
  • Zerri edo arkume haragia
  • Haragi eta arrai eskabetxatuak
  • Kontserbak
  • Gantza duten elikagaiak edo gehiegi egosiak
  • Gantz asko duten saltsak
  • Azalorea, aza, espinakak, pepinoak, tipulak
  • Alkoholdun edariak eta izoztuak

 

———————————————————————————————————–