Deprecated: Function get_magic_quotes_gpc() is deprecated in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/formatting.php on line 2692
Azkenaldian, hedabideak garrantzi handia ematen ari dira elikagai funtzionalei, hau da, esnekiei eransten zaizkien prebiotiko eta probiotikoei. Horiei buruz ematen diguten informazioa kontuan hartuz, oso funtzio garrantzitsuak betetzen dituztela ematen du; hots, erantzun inflamatorioa modulatu egiten dutela, eta osasunari hainbat modutara laguntzen diotela. Gaur egun, prebiotikoak eransten dizkiete edoskitzaileentzat egokitutako esneei, eta ekoizleek gisa honetako informazioa ematen digute: “Defentsak handitzen ditu”, “Hesteetako flora orekatzen laguntzen du”, etab. Jarraian, horien guztien ezaugarriak eta ondorio onuragarriak laburbiltzen saiatuko naiz. Continue reading »