Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; qTranslateWidget has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/plugins/qtranslate/qtranslate_widget.php on line 22

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; SPOSTARBUST_Widget_Class has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/plugins/spostarbust/index.php on line 386

Deprecated: Function create_function() is deprecated in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/plugins/spostarbust/index.php on line 611

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Widgets has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-widgets.php on line 10

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari qTranslateWidget-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari SPOSTARBUST_Widget_Class-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Search has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-search.php on line 9

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari Suffusion_Search-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Follow_Twitter has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-twitter.php on line 10

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari Suffusion_Follow_Twitter-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Category_Posts has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-query-posts.php on line 10

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari Suffusion_Category_Posts-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Featured_Posts has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-featured-posts.php on line 10

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari Suffusion_Featured_Posts-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Google_Translator has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-translator.php on line 10

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari Suffusion_Google_Translator-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Subscription has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-subscription.php on line 20

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari Suffusion_Subscription-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Flickr has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-flickr.php on line 10

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari Suffusion_Flickr-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Query_Users has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-query-users.php on line 10

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari Suffusion_Query_Users-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508

Deprecated: Methods with the same name as their class will not be constructors in a future version of PHP; Suffusion_Child_Pages has a deprecated constructor in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/widgets/suffusion-child-pages.php on line 10

Notice: WP_Widget-ren metodo eraikitzaileari Suffusion_Child_Pages-n deitzea zaharkituta dago 4.3.0 bertsiotik! Bere ordez erabili
__construct()
. in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-includes/functions.php on line 4508
Kafearen on-gaitzak »  Elika2o
Warning: Declaration of Suffusion_MM_Walker::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /home/itxaroma/public_html/elikabio/wp-content/themes/suffusion/library/suffusion-walkers.php on line 39
Oct 152012
 

Elezahar batek dio Etiopiako monje batek landare bat aurkitu zuela. Landare hura kontsumitu ondoren, orduak eta orduak ematen zituen monje hark otoitz egiten. Gainera, ez zen nekatzen. Kafea zen monje hark hartu zuen landarea. XVI. mendean iritsi zen kafea Europara, Siriatik barrena. Egun, mundu osoan hartzen da.

Kafeina da kafearen substantzia aktiboa edo lehengaia. Substantzia horrek nekea gutxitzen du. Izan ere, erne egoteko gaitasuna areagotzen du, baita logalea atzeratu ere. Horri esker, buru lanerako kontzentrazioa areagotu daiteke. Ondorio horiek guztiak gure mesederako izango dira, eta 80-240 mililitro kafe hartuz lor daiteke.Egunean bizpahiru kafe katilukada hartzeak ez du kalterik egiten; urdail edo duodenoko ultzeraren bat ez baduzue, bederen. Baina hortik gorako kantitateak kaltegarriak izan daitezke osasunerako. Hori dela eta, komeni da kontsumitzen dugun kafe motak zenbat kafeina duen jakitea.

Kafe eho berriaren katilukada normal batek 80 miligramo kafeina emango dizkigu, istanteko kafearen katilukada batek 60 mg eta kafeinagabeak 3 mg. Kafeina substantzia naturala da, alkaloide bat. 63 landare-espezie baino gehiagoren hostoetan, hazietan eta fruituetan aurki daiteke. Kafeina duten askotariko produktuak topa daitezke, gaur egun, saltokietan: tea, txokolatea, freskagarriak, kola-edariak eta edari energetikoak, besteak beste.

Azkenaldian, ikerketa ugari egin dira kafeinaren inguruan. Alabaina, oraindik ere, uste ugari daude substantzia horren inguruan. Baina benetakoak al dira uste horiek?

USTEA: Kafeinak menpekotasuna sortzen du.

ERREALITATEA: Jende askok dio kafeinaren menpekotasuna duela. Baina kafeinak ez du menpekotasunik eragiten. Bat-batean kafeina uztean izaten diren sintomek ez dute egun bat baino gehiago irauten. Beraz, pixkanaka utziz gero, ez dira nabaritu ere egingo.

MITOA: Kafeinak bihotzeko gaitzak jasateko arriskua gehitzen du.

ERREALITATEA: Kafeinak ez du kolesterolaren maila igotzen, eta ezta bihotzeko erritmoa areagotzen ere. Horrenbestez, kafeina hartzeak ez du bihotzeko gaitzak izateko arriskua handitzen. Halaxe baieztatzen dute egindako ikerketek. Kafeinarekiko sentiberak diren pertsonetan, tentsio arteriala zertxobait igo egiten dela ikusi izan dute. Hori dela eta, sendagilearekin hitz egitea aholkatzen da. Dena den, eguneroko jarduerek eragin dezaketen igoeraren parekoa da.

MITOA: Kafeinak minbizia eragiten du.

ERREALITATEA: Norvegian eta Hawaiin egindako ikerketa batzuek argi eta garbi frogatzen dute kafeinak ez duela minbizia jasateko arriskua areagotzen. 20.000 pertsonarekin baino gehiagorekin egindako 13 azterketaren emaitzak dira.

MITOA: Kafeina arriskutsua da osteoporosiarentzat.

ERREALITATEA: Ikerketa batzuen arabera, kafeinaren kontsumoak kaltzioren galera eragin dezake. Gernuaren bidez geratzen da galera hori. Dena den, galera horiek oso txikiak dira, eta ez diote kalterik eragiten hezurren dentsitateari. Beraz, lasai.

MITOA: Haurdun dauden emakumeek edo haurdun geratu nahi dutenek kafeina saihestu beharra daukate.

ERREALITATEA: Luze eta zabal ikertu izan da kafeina duten edariek ugalketa faktoreengan izan dezaketen eragina. Ikerketa horien emaitzen arabera, kafeina neurrian hartzeak ez dio kalterik egiten ez amari eta, ezta fetuari ere. Hala ere, kafeina dosi handiak hartzeak eragiten dituen ondorioak ez daude hain garbi. Hori dela eta, haurdun dauden emakumeei neurrian kontsumitzea gomendatzen zaie (300 mg egunean).

MITOA: Kafeinak eragin negatiboak ditu haurren osasunean.

ERREALITATEA: Haurrek helduek adina gaitasun dute kafeina barneratzeko. Umeekin egin diren ikerketen emaitzek azaldu dute, umeak kafeina neurrian hartzen badu, ez duela garrantzi berezirik, ez hiperaktibitatean eta ez arreta arazoetan. Dena den, kafeina asko kontsumitzeak urduritasuna, suminkortasuna edo herstura eragin ditzake haur sentiberetan.

Hori kontuan hartuta, garbi dago kafeina neurrian hartzea ez dela kaltegarria osasunerako. Baina zein da neurri hori? 300 bat mg egunean helduentzat. Gozatu kafearekin.

Kafearen abantailak eta desabantailakAlde onak

  • Esnatu egiten gaitu, erne mantendu, eta erreakzio denbora nahiz oroimena bizkortu.
  • Aldartea hobetzen du, eta arazoei argitasunez aurre egiten lagundu.
  • Nekea gutxituz, buruko azkartasuna eta mugimenduen koordinazioa hobetzen ditu.
  • Urdaileko urinak jariatzea errazten du, eta horrekin hesteetako iragapena aktibatu eta digestioaren prozesua bizkortzen du. Diuretikoa da aldi berean, eta gernuaren produkzioa estimulatzen du.
  • Metabolismoa.Guruin endokrinoen gain egiten du lan, metabolismoa bizkortu eta kalorien kontsumoa gehitzen du, gantzak erretzen lagunduz.

…eta txarrak

  • Estimulatzaile suabea da, 60-80 mg kafeina katilukada bakoitzeko. Kontua, beste askotan bezala, neurrian dago.
  • Pertsona batzuk sentikorragoak dira kafeinaren eraginetara, eta urduri egoten dira kafearekin, ezinegonean, loezinera iritsi arte.
  • Burdinaren xurgapena gutxitu egiten da (% 40 inguruan), otorduetan edo ordubete barru kafea hartuz gero. Beraz, anemia izanez gero adi ibili.
  • Ez da frogatu, baina bai ikusi da kafea hartzeko ohitura bat-batean uzten bada suminkortasuna eta buruko mina ager daitezke. Horregatik, kafearen kontsumoa pixkanaka uztea gomendatzen da. Hala, ez da arazorik izaten.
2006/11/09
Egilea: Jabier Agirre – sendagilea
Iturria: Berria

Sorry, the comment form is closed at this time.