Oct 152012
 

Elezahar batek dio Etiopiako monje batek landare bat aurkitu zuela. Landare hura kontsumitu ondoren, orduak eta orduak ematen zituen monje hark otoitz egiten. Gainera, ez zen nekatzen. Kafea zen monje hark hartu zuen landarea. XVI. mendean iritsi zen kafea Europara, Siriatik barrena. Egun, mundu osoan hartzen da. Continue reading »

Oct 042012
 

 

UDAZKENEKO ELIKAGAIAK

-Zuri-berdeak: garbigarri, digestio-laguntzaile eta odol-zirkulaziorako onak dira.

Azenarioa, arbia, tipula, aza, kalabaza, apioa, porrua, algak, pepinoa, errefraua, maxusta, ahabia eta mahats zuria.

-Egosketa: erregosia eta bapore luzeak.

-Zapore: Pikantea. Lasaigarria da maila psikikoan. Maila fisikoan toxinak kanporatzen laguntzen du eta zirkulaziorako ona da.

-Zerealak: arroz integrala.

-Lekaleak: soja eta babarrun zuriak.

-Ekidin: hirugiharra, azukrea, esnekiak eta irin finduak.

UDAZKENEKO FRUITU NAGUSIAK

-Fruitu lehorrak:

Intxaurrak, urrak, gaztinak eta ezkurrak.

-Frutak:

Mahatsak, naranjak, piña, sagarrak eta udareak.

-Udazkeneko beste fruitu batzuk:

Kalabaza, artoa eta perretxikuak.

Oct 032012
 

 

Dieta orekatzailea, dieta orekatu baten aurrekaria da.

Dieta orekatzaile baten oinarriak:

  • Elikadura naturala izan behar da. Produktu frexkoak, bertakoak, garaian-garaikoak eta jatorri biologikoa dutenak.
  • Osagai mota guztiak izan behar ditu (5 elementuak).
  • Elikagai bakoitzaren ehunekoa orekatua izan behar da.
  • Yin-yang eta azido-base oreka beti errespetatu.
  • Elikagaiak behar den bezala prestatu behar dira.
  • Murtxikatzea ezinbestekoa da. Liseriketa prozesu on bat beti ahoan hasten da (listuarekin ondo nahastuz).